[EUSKADI] Merkataritzaren alorrean autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza sustatzera bideratutako 2018ko laguntza-programa

[2019KO DEIALDIA IKUSI]

Xedea

Agindu honen xedea da merkataritza-ekintzailetza bultzatzea, jarduketa hasten duenari zein handitzen duenari

Nori dago zuzenduta

1. ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne hartuta– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak.

Merkataritza-enpresa berriek 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda egon behar dute.

2. Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek eta 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak

Merkataritza-enpresa berrien edo merkataritza-enpresak handitzeko egindako gastuak eta inbertsioak, hau da fakturatutako edo aurrekontuan sartutako zenbateko garbia, Balio Erantsiaren Zerga kenduta geratzen den balioa; gastu edo inbertsio horiek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eginak edo egitea aurreikusitakoak izango dira:

  • Eraketa-gastuak: erregistroa, notariotza, aholkularitza, proiektu teknikoak.
  • Abiarazteko gastuak: lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboaren diseinua.
  • Enpresa sortzeko eta handitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak: instalazioen egokitasuna; altzariak eta ekipamendua erostea, informatikoa barne, eta soluzio
    teknologikoak inplementatzea, betiere beharrezkotzat jotzen bada diruz laguntzekoa den ekimena garatzeko (urte bat).
  • Garraio-elementuak.
  • Leasing kuotak: interesik edo gasturik gabe (urte bat).

Ez dira diruz laguntzekoak:

a) lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.

b) pertsonal-gastuak.

c) negozioa mantentzeko gastu orokorrak.

d) on-lineko publizitate-gastuak edo Interneteko presentzia handitzeko edo posizionamendua hobetzeko.

Laguntzen zenbatekoa

Merkataritza-enpresei, diruz laguntzeko onartutako zenbatekoaren % 70 izango da diru-laguntza, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango die eskabide bakoitzeko.

Epea

Eskaera-aurkezpen epean 2018ko urriaren 10ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 10ean bukatuko da.

Informazio gehiago

     

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....