[EUSKADI] MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK MEC 2018

Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea

Eskatzaileak 

  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
  • Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu hiru baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
  • Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.

E.J.Z.aren zerrenda (PDF, 358 KB)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak itzuli beharrik gabeko %16ko diru-laguntzen bidez banatzen dira. Diruz lagungarriak izango dira lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak. Proiektuak diruz lagundu ahal izateko, inbertsioa 5.000 eurokoa baino handiagoa izan beharko da aktibo horietan.

Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak ere diruz lagunduko dira, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira. Kasu horietan inbertsioa diruz lagungarria izateko gutxieneko zenbateko hori 1.500 eurokoa izango da

Diruz laguntzekoa izango da merkataritza-saltokiaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.

Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatuko da, eta, gehienez ere, ekipo informatiko oso batek jasoko du diru-laguntza merkataritza-saltoki bakoitzeko, baita periferiko mota bakoitzeko banak ere. Ez dute diru-laguntzarik inola ere jasoko telefono mugikorrek, ezta webguneak sortu, garatu edo ezartzeko lanek ere.

Aurreko inbertsio-ehunekoak handitu egingo dira, honela, saltokiak hauetako baldintzaren bat egiaztatzen badu:

a) 2 puntu gehiago, kalitate ziurtagiriren bat badute

b) Puntu bat gehiago, baldin eta eskaera-egunean merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzen badu,

c) Puntu bat gehiago inbertsioa kudeaketa-softwarean egiten bada.

d) 2 puntu gehiago, hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat edo profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero,

e) 2 puntu gehiago, merkataritza-saltokiko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela egiaztatzen bada.

f) 3 puntu gehiago, Berdintasun Plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago

g) 2 puntu gehiago, enpresa Kontsumobideko Arbitraje-Sistemari atxikita badago.

h) 2 puntu gehiago, enpresa-transmisioa bermatzeko programaren batean parte hartu izanaren egiaztagiria izanez gero.

i) 2 puntu gehiago, balio erantsia dakarren edo berezitasuna ematen duen inbertsioa eginez gero, edota saltokiaren merkataritza-jarduera garatzeko ekimen berritzaile bat badakar.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da inola ere izan inbertsio onartu totalaren % 30 baino handiagoa izan, eta diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltokiko eta urteko.

Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Aplikatu beharreko araudia

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 23koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2018ko ekitaldirako deialdia egiten duena

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...