[EUSKADI] Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak

Xedea

Laguntza lerro hauek dira:

• Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup) (II. kapitulua)

• Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak (III. kapitulua)

• Besteren kontura kontratatzeko laguntzak (IV. kapitulua)

• Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak (V. kapitulua)

• Etxebizitzarako laguntzak (VI. kapitulua)

Leader landa-udalerrien zerrenda

Nori dago zuzenduta

Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak (startup) sortzera bideratutako LEADER laguntzen onuradunak

a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.

b) Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko LEADER laguntzen onuradunak (III kapitulua)

a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

c) Pertsona fisikoak.

Besteren kontura kontratatzeko LEADER laguntzen onuradunak

Araudia

Agindua, apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...