[EUSKADI] GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA ONARTZEN DUENA. LEHEN AUKERA PROGRAMA 2018

  • Deialdia

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere, beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea, eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

  • Diruz lagun daitekeen egitatea

Lan-kontratu mugagabeak baita ere gutxienez 6 hilabete iraungo duten praktiketako kontratuak, baldin eta gazteei egiten bazaizkie, eta haien helburua bada EAEko lantokietan lanpostuak betetzea.

  • Enpresa onuradunak

Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein izanda ere, hala nola banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta 4. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen badituzte

  • Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak

a) 30 urtetik beherakoak izatea.
b) Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
c) Honako titulazio hauetakoren bat izatea:

– Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza, Arkitektura.

– Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa.

– Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira.

– Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk.

– Profesionaltasun ziurtagiria.

d) Tituluarekin lotutako enpleguetan 6 hilabeteko esperientzia izatea gehienez ere.

Gazte Bermea Sistemaren datu- basean identifikatuta daudenei lehentasuna emango zaie hautaketa-prozesuan.

Enpresak zuzenean pertsona hautatuek, deialdiaren 7.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute, kontratua sinatu aurreko egunetik hasita, gutxienez.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da, era honetara:

  • Laguntzen zenbatekoa:

1.- Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da, era honetara:

Titulu Akademikoa

12 hilabete baino gutxiagoko kontraturako dirulaguntza

12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntza

Kontratu mugagaberako diru-laguntza

Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana)

4.500,00 €

7.200,00 €

9.000,00 €

Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitateko gradua (Bolonia plana)

3.800,00 €

6.080,00 €

7.600,00 €

Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)

3.250,00 €

5.200,00 €

6.500,00 €

CErdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), oinarrizko lanbide-heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak

2.800,00 €

4.480,00 €

5.600,00 €

2.- Aipatutako diruz lagundutako zenbateko guztiak % 10 handituko dira, emakumeak gutxien ordezkatuta dauden arloetan emakumeak kontratatzen badira.

3.- Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

  • Epea

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea, eta 2018ko urriaren 31ean amaituko da.

  • Argibide gehiagorako:

Internetenhttp://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/lehen_aukera_2018/

 

 

Azken berriak