[EUSKADI] Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2018

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

– turismo-negozioko eredu berriak sortzea;

– turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek , betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Sukaldaritza-arloko enpresak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta ordaindutako jarduerak, ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko eredu berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (Jarduera ekonomikoen gaineko zergan 2016ko urtarrilaren 1aren ondoren eta laguntza eskatu aurretik eman duten enpresak).

b)Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, III. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza,soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea;

● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

Diru-laguntza taula

EMET 2018: diru-laguntza koadroa (XLSX, 11 KB) (PDF, 178 KB)

Araudia

Agindua, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko 2018ko ekitaldirako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten duena

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...