[euskadi] Ekintzaileei bultzatzeko 2017ko laguntzen deialdia onestekoa (proiektua ezartzeko laguntzak)

Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2017an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK).

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunak eginak behar dute, EJZn alta eman baino hiru hilabete lehenago hasi eta EJZn alta eman ondoko hiru hilabete igaro baino lehenagoko tarte horretan. Edonola ere, diruz lagundu ahal izango dira, bakar-bakarrik, 2017ko urtarrilaren 1ean hasi eta diru-laguntza eskatu den egunera arteko exekuzio-epean gauzatutako inbertsioak.

Prestazio ekonomikoa

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du.Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

  • Makinak
  • Instalazioak
  • Erremintak
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak
  • Frankizia-kontratuak

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunak eginak behar dute, EJZn alta eman baino hiru hilabete lehenago hasi eta EJZn alta eman ondoko hiru hilabete igaro baino lehenagoko tarte horretan. Edonola ere, diruz lagundu ahal izango dira, bakar-bakarrik, 2017ko urtarrilaren 1ean hasi eta diru-laguntza eskatu den egunera arteko exekuzio-epean gauzatutako inbertsioak.

Araudia

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekintzaileei laguntzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko dena

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...