EREIN Pribatuak 2020 – Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eratzeko eta garatzeko laguntzak [EUSKADI]

Xedea

Laguntzaren xede izango dira inbertsio-modalitate hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten edo hura handitzen laguntzen dutenak eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzeko egiten direnak:

a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena, bat etorriz Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 1. partatuarekin. Onuradunaren lanbide nagusiak nekazaritza izan behar du, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 14. apartatuan zehaztutakoaren arabera.

b) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea, Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak egiten duen definizioaren arabera, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein eratako enpresak eratu eta sortzea. eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak egitea, non eta inbertsioak ez diren bideratzen nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera. Garapen gisa ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren inbertsio oro.
Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke deialdi honen xede diren landa-eremuetan kokatutako enpresak.

c) Enplegu-sorkuntza garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, baldin eta nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan hitzartutako orduen % 50eko enplegu bat izan beharko da, gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahalko dituzte enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisiko langabeek, baldin eta deialdi honen xede diren landa-eremuetan bizi badira eta nekazaritzakoa izango ez den beren autoenplegua sortuko duen proiektu bati ekiten badiote.

Jarduketa diruz lagungarriak

Honako hauek dira jarduketa diruz lagungarriak, aurreko ebatziko 1. apartatuan aipatutako laguntza-ildoen korrelatiboak:

1.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortu edota garatzeko proiektu oro, eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoek garatutako jarduerak eta landa-eremuko garapen ekonomikoarekin lotuta daudenak, baina nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratutako inbertsioak salbuetsita, betiere:
– Industria-jarduerarekin lotuta dauden proiektuak: tailerrak, fabrikak, lokalak eta instalazioak, askotariko helburuak dituztenak, besteak beste, makineria konpontzea; honelako gauzak ekoitzi edota sortzea: nekazaritzakoak ez diren materialak eta ondasunak, plastikoak, elektrizitatea, energia, gasa, baporea eta beroa, ur-hornikuntzako enpresak, estolderia eta hondakin-deuseztatzea,
saneamendua eta beste; energia berriztagarriak eta horiekin zerikusia duten jarduerak.
– Turismoarekin, landetxeekin eta nekazaritza-turismoarekin, turismo-zerbitzuak ematearekin, denda, jatetxe, tokiko eskaintza eta elikadurarekin lotutako proiektuak.
– Zerbitzuak ezarri eta eskaintzearekin lotutako proiektuak:
– Zerbitzu tekniko hauek: arkitektura eta ingeniaritza, kontabilitatea, zerbitzuen kontu-ikuskaritza, garbiketa industriala, albaitaritza-jarduerak.
– Zerbitzuak sektore ekonomiko guztiei, besteak beste nekazaritzari edo basogintzari, edo landa-biztanleei: cateringa, bide-segurtasuneko zerbitzuak, eremu babestuetarako zerbitzuak, segurtasun-zerbitzuak, lorezaintza-zerbitzuak, parkeen kudeaketa.
– Gizarte-zerbitzuak, besteak beste, umeak eta adinekoak zaintzeko, osasuna zaintzeko, desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzeko, eskola-ustiategiak.
– Aisia-, jolas- eta kirol-jarduerekin lotutako zerbitzuak.
– Eskulangintza eta eskulangileen jarduerak garatzeko proiektuak.
– IKTekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako proiektuak.

2.– Enplegu-sorkuntza garbiko proiektuak.

– Besteren konturako langileak kontratatzea, aurretik inoiz enplegurik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan hitzartutako orduen % 50eko enplegu bat izan beharko da, gutxienez. Praktiketako kontratuak kanpo gelditzen dira.

– Jarduera independenteak sortzea, hau da, langile autonomoak instalatzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak.

Kostu diruz lagungarriak

1.– Kostu diruz lagungarritzat hartuko dira agindu honetan araututako laguntzen helburu diren jardueretan egindako inbertsioak edota gastuak, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eginikoak. Data hori baino lehenagoko gastuak egonez gero, dirulaguntza ukatuko da, proiektua aurretik hasita
dagoela iritzita.
2.– Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko laguntzak badira, honako hauek hartzen dira kostu diruz lagungarritzat:
a) Enpresa-planari lotutako ondasun higiezinak eskuratzea.
b) Enpresa-planari lotutako ondasun higiezinak eraiki edo berriztatzea.
c) Makineria eta ekipamendu berriak erostea eta finantza-errentamendu bidez –erosteko obligazioarekin– eskuratzea, ondasunaren merkatu-balioraino.
d) Jarduera berriari lotuta dauden bigarren eskuko ekipamenduak eta makineria erostea, baldin eta aurreko 5 urteetan beste laguntzarik jaso ez badute; non eta erosketa berria ez den egiten hobekuntza teknologikoagatik edo errendimendu-arrazoiengatik.
e) b) eta c) apartatuetan jasotako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola profesionalen ordainsariak, zenbateko diruz lagungarriaren % 10eraino.
f) Ibilgailu bat eskuratzea, baldin eta jarduera ekonomikoa ibilgailu horretan bakarrik garatzen bada eta hura egokitu beharra izan bada jarduera gauzatzeko. Kontzeptu honengatik jasotako dirulaguntza ez da izango ibilgailuaren guztizko prezioaren % 20 baino gehiago, ez eta 20.000 eurotik
gorakoa ere.
g) Ibilgailu bat eskuratzea, baldin eta jarduera ekonomiko bakarra pertsonak edo salgaiak garraiatzea bada. Kontzeptu honengatik jasotako dirulaguntza ez da izango ibilgailuaren guztizko
prezioaren % 20 baino gehiago, ez eta 20.000 eurotik gorakoa ere.
h) Ibilgailuak egokitzea dirulaguntzaren xede den jarduera garatzeko: 10.000 euroko dirulaguntza gehienez.
i) Programa eta aplikazio informatikoak eta web-orri eta plataformak eskuratu edo garatzeko egindako inbertsioak.
j) Patenteak, lizentziak, autore-eskubideak eta erregistratutako markak eskuratu edo erregistratzeko egindako inbertsioak: 20.000 euroko dirulaguntza gehienez.
k) Tresnak eta altzariak.
l) Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak: zenbateko diruz lagungarriaren % 10 gehienez.
m) Proiektuari lotutako beste azpiegitura batzuk.
n) Berezko lanak: dagokion aurrekontu diruz lagungarriaren % 20 gehienez.
3.– Enplegua sortzen denean, kostu diruz lagungarriak izango dira kontratatutako pertsonen soldata gordinari eta gizarte segurantzari dagozkionak, bi ekitalditan.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....