Nork
Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein delarik, merkataritza-jarduera bat egiten badute eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.
Epea
2019. urtea: eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3etik 28ra.
Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak
- Enpresa berriek -Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2016ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak- gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioak.
- Eratzeko gastuak: erregistroa; notarioa, sozietatea eratzeko eskritura egiteko eta estatutuak idazteko; bazkide-ituna; aholkularitza; udalaren jarduera lizentzia lortzeko proiektu teknikoak.
- Abiarazteko gastuak: proiektuaren merkatu-azterlana eta bideragarritasun-azterlana, patenteen eta marka-erregistroen eskabideak, irudi korporatiboaren eta web-orriaren diseinua,
prototipoen diseinua eta fabrikazioa. - Beharrezko diren aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak: diruz laguntzekoa den jarduerarako berariazko instalazio teknikoak, makineria eta proiektuarekin
lotutako beste ekipamendu-ondasun batzuk, tresneria, altzariak, informatika-ekipoak, ibilgetu
immateriala (jabetza industriala, informatika-aplikazioak).
- Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko in-bertsioa izan beharko dute.
- 2018ko ekainaren 1etik 2019ko ekainaren 28ra bitarteko aldiari -biak barne- dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
- Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko azken eguna 2019ko abuztuaren 31n izango da.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.