2019ko irailaren 17tik 2020ko uztailaren 30ra bitartean (biak barne) sortutako enpresei lehen urtean beren jarduera abian jartzeko laguntzak.
Deialdi egiten duen erakundea | Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila |
Eskabideak aurkezteko epea | Eskabideak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 18ko 8:00etan hasi eta uztailaren 30ko 13:30ean amaituko da. |
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak | Enpresa bat sortzea, abian jartzea eta funtzionaraztea izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak. Enpresa horiek edozein forma juridiko izan dezakete, foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betez gero, norbanako enpresaburuak ere izan daitezke, edo profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere |
Erakunde onuradunak | Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek, euren izaera juridikoa edozein delarik, (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:
Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile, edota bazkide-langile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 39/2018 eta 34/2019 eta Foru Dekretuen kargurako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek, edota bazkide-langileek ere. |
Diru-laguntzaren zenbatekoa | Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da:
Kasu honetan, formakuntzarena ez da betebeharrezko baldintza. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro. |