Enpresa txikiak sortu, berritu eta horien lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak (Vitoria-Gasteiz)

Nork

Enpresa pribatuak: enpresa txikiak, haien forma juridikoa edozein delarik, irabazizko jarduera batean ari badira eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.

Epea

2015. urtea: irailaren 1etik 25era.

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen jarduerak

  • Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea: Enpresa txikiek proiektu berritzaileak abiarazteko eta lehiakortasuna handi-tzeko arlo hauetakoren batean egiten dituzten proiektu eta inbertsioak: produk-tua, zerbitzua, marketina/merkatua, prozesuak, antolakuntza, pertsonak, kalita-tea eta ingurumena.
  • Enpresak sortzea: Enpresa txikiak -EJZn 2014ko irailaren 15az geroztik alta emandakoak- sor-tzeko proiektu eta inbertsioak gauzatzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak, eta zenbatekoa

  • Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea:
    • Aholkularitza espezializatuko zerbitzuak.
    • Patenteak, erabilgarritasun ereduak eta industria diseinuak eskatzea.
    • Beharrezko diren aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak.
    • Bestelako gastu orokor osagarriak.
  • Creación de empresas:
    • Eratze gastuak.
    • Abiarazteko gastuak.
    • Beharrezko diren aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak.

Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko in-bertsioa izan beharko dute.

2014ko irailaren 15etik 2015eko irailaren 25era bitarteko aldiari dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat.

Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 10.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Araudia

Enpresa txikiak sortu, berritu eta horien lehiakortasuna bultzatzeko laguntza ekonomikoen udal programaren deialdia. 2015. urtea

Azken berriak