Xedea
Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoen taldeak dituen 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta egitura-gastuen finantzaketa-beharrei erantzuteko.
Aparteko neurri multzo baten barruan sartzen da, Covid-19k eragindako osasun-krisiak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarean eragitea aurreikusten den aldi baterako kalteak ahal den neurrian arintzeko.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenak izapidetzen dituzten finantza-erakunde laguntzaileen bidez, finantza-lerroa eratuko du enpresa txiki eta ertainen, banakako enpresaburuen eta profesional autonomoen alde.
Ezarritakoaren arabera gauzatzen diren finantzaketa-eragiketa guztiek elkar bermatzeko sozietate laguntzaileren batek abalatuta egon beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak birfidantzamendu-sistema bat ezarriko du sozietate horrek abalatutako finantzaketa-eragiketetarako.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Maileguen zenbatekoak:
- 5000€-1.000.000€ ETEentzat.
- 5000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.
- Finantza eragiketak:
Tresna: mailegu amortizagarria.
- Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu.
- Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezia, nahi izanez gero)
- Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50
- Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.
Abalen kostua eta baldintzak:
- Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
- Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du.
- ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.