Enpresa txiki eta ertainei Diruz Laguntzeko Programa. EETIFIL

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak, ETEek egiten dituzten inbertsioen kostuak murrizteko

Xedea (2.artikulua)

Teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Zehazki, industria 4.0 deritzon horretara igarotzea erraztu nahi da.

Erakunde onuradunak (3.artikulua)

Jarduera nagusia industria eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreen barruan kokatuta egon behar du (dekretuaren I. eranskineko epigrafeen arabera).

Erakunde onuradunek nortasun juridiko propioa eduki behar dute eta honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • 6 eta 100 pertsona arteko langile edukitzea, lansaio osokoak urteko kopuru baliokideetan.
  • Honako bi muga hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea aurkeztutako Sozietateari buruzko Zergaren azken aitorpenaren arabera:
    • urteko negozio kopurua: 20.000.000 euro.
    • balantze orokorra: 20.000.000 euro.
  • Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea.
  • Sexu-diskriminazioa dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana.

Diruz lagundu daitekeen egitatea (4.artikulua)

Industri enpresen ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.

Inbertsioak gutxienez 40.000 eurokoak izan beharko dira, eta Kontabilitate Plan Orokorraren hurrengo kategorietako batean kokatuta egon beharko dute: aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak, makinak, beste instalazio batzuk, informazio prozesuetarako ekipoak.

Inbertsio-ondasunak lehenengo aldiz erabiliak edo martxan jarriak izatea beharko dituzte.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak (5.artikulua)

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak :
  • 2015eko urtarrilaren 1aren eta 2016ko abenduaren 31ren artean sortzen diren inbertsioak.
  • Makineria berriaren instalazioaren ondoriozko trebakuntzako et gaikuntzako kanpoko gastuak. Gastu horiek ezin izango dute gainditu loturik duten makineria aurreratuko inbertsioaren kostuaren %10.
Diruz lagunduko ez diren gastuak :
  • 1.000 € (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak.
  • BEZa.
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak.
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak.
  • Garraio elementuak.
  • Lokalen pintaketa, alikatatua eta egokitzapena.
  • Plangintzako informatikako paketeak (ERP, CRM, GMAD… motakoak).
  • Makinan CE zigilua modu ikusgarrian, irakurgarrian eta ezabaezinean ez duen makineria.
  • Eskuratutako makineriarekin zuzenean zerikusirik ez duen gaikuntza.
  • 11. artikuluak esaten duen bezala dokumentatuak ez dauden gastuak.

Laguntzen zenbatekoa (6. artikulua)

  • Puntuazioa 61-100 puntu: %15 ezarritako diru-laguntza
  • Puntuazioa 35-60 puntu: % 6 ezarritako diru-laguntza

Gehieneko diru-laguntzaren zenbatekoa erakundeko 70.000 € izango da.

Balorazio irizpideak (10. artikulua)

Balioztatuko da:

  • Inbertsioak produktuak eta ekoizpen-prozesuak modernizatzen laguntzen duela.
  • Inbertsioaren bidez enpresan teknologia aurreratua sartzen dela
  • Erakunde eskatzailearen ingurumenarekiko EESekiko eta genero-berdintasunarekiko konpromisoa.

Gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi egingo dira, laguntza ekonomikoa jasotzeko gutxieneko puntuaziora ez heltzeagatik.

Araudia eta laguntzak emateko araubidea

212/2015 Foru Dekretua, abenduaren 22koa (BAO, 249.zk., 2015eko abenduaren 29koa).

Diru-laguntzak emateko, norgehiagokarik gabeko prozedura erabiliko da (20. art.)

Epeak (7. eta 8.artikuluak)

Ekintzak egitea: 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte

Eskabideak: 2016ko apirilaren 11etik apirilaren 29ko 13:30etara arte.

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.eus/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.

Araudi araupetzailea eta dokumentuak

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...