Enpresa-proiektu berritzaileen garapena-Bigarren Deialdia-2016

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea

Izena Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuaren 4304/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 1eko, 2016. urterako bigarren laguntza-deialdia ezartzen duena, enpresa berritzailek sustatzeko programako enpresaproiektu berritzaileen garapena izeneko 1. Arloan.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 20tik irailaren 20ra 13:30era arte izango da
Xedea Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programako 1. arloaren helburua Bizkaiko enpresa-sarera dibertsifikazioari eta teknologia berriei lotutako jarduerak ekartzen dituzten enpresa-proiektu berri eta berritzaileak abiarazten laguntzea da. Baina proiektu hauek balio erantsi handia eta hazteko aukera izan behar dute.
Pertsona eta entitate onuradunak
  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak
  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak EJZn alta emandako dataren arabera 2014ko urtarrilaren 1a aurretik jardunean hasi ez diren enpresa berritzaile berriak.
  • Enpresa horiek merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan eratuak izan behar dira.
  • Lehendik diren enpresak, 10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZ, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira.
Zertarako ematen da dirulaguntza? Enpresa berritzaile berrietarako enpresa-plana garatzeko eta definitzeko, edo barne ekintzailetzako proiektuetarako negozio-unitate berriak garatzeko eta definitzeko.

Gastu hauek jaso ahal izango dute laguntza: bideragarritasun eta merkatu azterlanak; txosten eta azterlan tekniko zehatzak; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; prototipoak; bidaiak eta azoketan parte hartzea eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak 2015eko urtarrilaren 1a eta 2017ko abenduaren 30a bitartean garatu beharko dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea Enpresa berritzaile berrietarako enpresa-plana garatu eta definitzea, edo barne ekintzailetzako proiektuetarako negozio-unitate berriak garatu eta definitzea.
Argibide gehiagorako

Azken berriak