[BIZKAIA] Elkartegiak eta Industrialdeak: Inbertsioetarako diru-laguntzak

Instalazioak edo makinak modernitzatzea azpiegiturak, s.a.u. sozietateak kudeatutako elkartegietan kokatuta dauden enpresetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten industrialdeetan, eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • 2016/11/1aren eta 2017/10/31ren (biak barne) bitarteko faktura duten inbertsioak eta kontzeptu hauekin lotuta: aplikazio informátikoak, merkataritza elektronikoa eskaintzen duten web orriak, informazioa prozesatzeko ekipoak, makineria, tresneria, instalazioak egokitu edo hobetzeko lanak, garraio-elementuak (material edo salgaien lurreko garraiorako bakarrik), altzariak.
  • Faktura horien ordainketa 2017/12/14a baino lehenagokoa izan behar da.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 25 izango da, 1.000 eurora arte, aplikazio informatikoetan, informazioa prozesatzeko ekipoetan eta web orrietan eta 4.000 eurora arte, gainerako inbertsioetan BEZa alde batera utzita.
  • Diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 5.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat

NORENTZAT?

  • Azpiegiturak SAU kudeatzen dituen elkartegietan, BFA partaidetza edo 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan kokatutako enpresak.
  • Inbertsioetarako diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude, besteak beste: Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea, 4. eranskinean zehazten diren industrialdeetan kokatuta egotea, Jabetzan izatea edo errenta-araubidean egotea eta errentatzailearekin hartutako betebeharrak egunean izatea, Gizarte Segurantzan eta ekonomia-jardueren gaineko zergan epigrafe egokian alta emanda egotea eta Sozietate publikoa, zuzenbide publikoko erakundea eta ondasun erkidegoa, eta sozietate zibila ez izatea.

ARAUTEGIA

Bizkaiko Foru Aldundiaren 42/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 21ekoa. Honen bidez, Elkartegiak programarako eta industrialdeetarako diru-laguntzak arautzen dira.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...