Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2021 [EUSKADI]

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan sartzen badira:

● Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza.

● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek , betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Sukaldaritza-arloko enpresak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

h) Autokarabanen harrera-eremu bereziak

Onuradunek laguntza eskatzen duten turismo-establezimenduan edo negozioan jardun beharko dute eskabidea aurkezten duten unean, eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egon beharko dute laguntza eskatzen duten jarduerari dagokion epigrafean, salbu eta ekintzailetza-ildorako laguntza eskatzen badute (I. eranskina), eskabideak aurkezteko epea igaro ondoren martxan jartzea aurreikusten den turismo-negozio berri bat sortzeko. Kasu horretan, abenduaren 31 baino lehen bete beharko dituzte bi baldintza horiek.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren jarduera hasten duten turismo-ostatuko establezimenduek EAEko Turismo Administrazioan laguntza eskatu aurretik izapidetu beharko dute turismo-enpresa eta jarduerei buruz indarrean dagoen araudia egokitzeko txosten-eskaera. Ez dira onartuko turismo-ostatuak sortzeko laguntza-eskabideak, baldin eta, aipatutako administrazioak egindako txostenaren arabera, ez badatoz bat dagokien turismo-araudiarekin.

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta fakturatutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2019ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2021eko abenduaren 31aren aurretik).

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea Covid-19 pandemiaren testuinguruan,, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea eta optimizatzea (2019. urtea baino lehenagotik hobekuntzaren xedeko negozioan edo establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztzen duten enpresak);

● Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntza-koadroa EMET 2021 (PDF, 328 KB)

Informazio gehiago

Azken berriak