Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2019 [EUSKADI]

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

– turismo-negozioko eredu berriak sortzea;

– turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek , betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Sukaldaritza-arloko enpresak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

Enpresa onuradunak jardunean egon behar dira eskabidea aurkezten dutenean, salbu eta ekintzailetza-lerroko laguntzak eskatzen dituztenak (I. eranskina) turismo-negozio berri bat sortzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren martxan jarriko litzatekeena. Kasu horretan, 2019ko abenduaren 31 baino lehen bete beharko dute baldintza hori. Inguruabar edo zirkunstantzia hori ziurtagiri honen bidez egiaztatuko da: Ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta edo baja emanda egotearen ziurtagiria.

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta ordaindutako jarduerak, ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko eredu berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera.

b)Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza,soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea;

● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

Laguntzen zenbatekoa

  • Turismo-negozio berriak sortzera bideratutako proiektuetarako (I. eranskinean jasoak) dirulaguntza maximoa onartutako zenbateko garbiaren % 40 izango da, eskaera bakoitzeko, 18.000 eurora arte.
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuetarako (II. eranskinean jasoak) dirulaguntza maximoa onartutako zenbateko garbiaren % 30 izango da, eskaera bakoitzeko, 15.000 eurora arte.

Informazio gehiago

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...