EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2021EKO LAGUNTZEN DEIALDIA ONESTEKOA (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK) – EUSKADI

Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2021ean emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK).

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunek inbertsioak gauzatu beharko dituzte, 2021ko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.

Nori dago zuzenduta

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada

Prestazio ekonomikoa

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du.Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

  • Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).
  • Makinak
  • Instalazioak
  • Erremintak
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak
  • Frankizia-kontratuak
  • Aplikazio informatikoak
  • Merkataritza funtsa
  • Eskualdatze-eskubideak

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunek inbertsioak gauzatu beharko dituzte, 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.

Informazio gehiago

     

Azken berriak