Ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntzak

Merkataritza-jardueraren bat duten enpresa pribatuak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, beren izaera juridikoa edozein delarik ere, betekizun hauek betetzen badituzte:

  • Merkataritza-jarduera Gasteizko udalerrian kokatutako —menpeko toki erakundeak barne— lokal batean gauzatzea. Ez da beharrezkoa izango eskabidea egiten duten pertsona edo entitateek helbidea Gasteizko udalerrian edukitzea. Lur-arrasean kokatuta egon beharko du lokalak, erakusleihoa eduki, eta jendearentzat irekita egon.
    Azoketako nahiz merkataritza-zentro edo -galerietako establezimenduak ere aintzat hartu ahal izango dira.
  • Enpresa txikia izateko bete beharreko betekizunak betetzea deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunean —(50 soldatapeko baino gutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean—.
  • Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresei lotuak ez egotea, eta halakoek ehuneko 25etik gorako partaidetza ez edukitzea bertan.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe hauetakoren bateko jarduera egin eta bertan alta emanda egotea:
    — 651.2: Gorputzerako nahiz bururako mota guztietako jantzien txikizkako merkataritza.
    — 651.3: Lentzeriaren eta kortseteriaren txikizkako merkataritza.
    — 651.4: Mertzeria-gaien txikizkako merkataritza.
    — 651.5: Jantzi berezien txikizkako merkataritza.
    — 651.6: Zapaten, larruzko produktuen eta imitaziozkoen, gerrikoen, diru-zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.
    — 651.7: Larrukigintzako jantzien txikizkako merkataritza.
    Betebehar hori ofizioz egiaztatuko du Gasteizko Udalak.
  • Aurreko puntuan adierazitako EJZren epigrafeetan alta emanda egon beharko dute enpresek deialdi hau ALHAOn argitaratzen den eguna baino lehen, eta beren jarduerari eutsi, gutxienez lau hilabetez, deialdiaren ebazpena ALHAOn argitaratzen denetik.
    Betebehar hori ofizioz egiaztatu ahal izango du Gasteizko Udalak.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea. Eskabidea aurkezten denean ez ezik, dirulaguntza-eskabidea tramitatzeko prozesu osoan ere bete beharko da betebehar hori —dirulaguntza ematen, obligazioa onartzen nahiz ordaintzen denean—.

Epea

15 egun baliodun, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo eguneko 08: 30etik aurrera (ALHAO 37 zk., 2021ko apirilaren 7a). 2021. deialdia: apirilaren 29a arte.

Informazio gehiago

    

Azken berriak