EAEko ostalaritza sektorerako laguntzak [EUSKADI]

Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 19an hasiko da, 09:00etan, eta abenduaren 10ean amaituko, 23:59:59an.

Xedea

Laguntzen agindu honen xedea da EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta haiei zuzenean laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta azkarren berriro hasteko ahalbidetzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

30.450.000 €

Prestazio ekonomikoa

1. – Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

2. – Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:

  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketak autonomoak zein soldatapekoak barne hartuko ditu.

Ordainketa-modua:

Onuradunei dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie, dirulaguntza eman eta onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Azken berriak