[DONOSTIA] 2016 URTEAN ENPRESA BERRIAK SORTZEKO ETA FINKATZEKO LAGUNTZEN LABURPENA

HELBURUA

Norberaren kontura lanpostu berriak sortzea honako hauen bitartez:

  1. Enpresa berri orokorrak sortzea.
  2. Berrikuntza-irizpideetan oinarritutako enpresa berriak sortzea, hiriari balio erantsia ematen diotenak.
  3. Enpresa sortu berriak finkatzea (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emandakoak 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean).

Laguntzak bateraezinak dira elkarren artean. Enpresa berriak sortzeari dagokionean, Donostiako Sustapenak erabakiko du, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eskaera a) edo b) atalean sartzen den.

Edonola ere, kasu guztietan, laguntza lortzeko, gastua justifikatu behar da eta enpresa sortzearekin eta abian jartzearekin zerikusia duten kontzeptuak ordaindu behar dira (enpresaren alta-eguna baino 2 hilabete lehenago hasi eta ondorengo 12 hilabetera bitarte). Tartean honako hauek:

  • Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimen berezian edo erregimen baliokidean kotizazioa ordaintzearen gaineko kuotak.
  • Jarduera ekonomikoarekin lotutako inbertsioak, jardueraren gaineko ondasun higiezinak birgaitzeko eta/edo berritzeko obrak barne.
  • Enpresa eratzeko gastuak; hala nola, irekiera-lizentziak, jarduera-lizentziak,…
  • Komunikazio-gastuak; esate baterako, publizitate-kanpainak, web orrien diseinua, sare sozialen diseinua,…
  • Lehendik dauden enpresak erostea haiek garatutako jarduerarekin aurrera jarraitzeko.
  • Horrez gain, eta hiri osorako, gehigarri gisa, jarduera ekonomikoarekin loturiko higiezinen alokairu-gastuak; adibidez, saltoki komertzialetarako erabiltzeko eta/edo kalean bertako zerbitzuetarako, publikoa zuzenean artatzearren.

Sortu berriak diren enpresak finkatzeari dagokionean, laguntza izango da Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimen berezian edo erregimen baliokidean 2016an zehar kotizazioa ordaintzearen gaineko kuotei soilik dagokiena.

Laguntzetan honako hauek ez dira sartzen:

  • Produktu komertzial eta/edo lehengaien erosketa, enpresak ondoren komertzializatzeko helburuarekin erositakoak.
  • Material suntsikorrak eta bulegoko materiala erostea.
  • Hornidurak.
  • Aholkularitza fiskala, lan-arlokoa, kontabilitatekoa, juridikoa edo eguneroko aholkularitza administratiboa.
  • Soldatak.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

Baldintza orokorrak:

  1. Donostian kokatuta izatea jarduera-zentroa.
  2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta berria urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte ematea.
  3. JEZn jarduera berean edo antzekoan ez matrikulatzea, enpresa sortu aurreko sei hilabetetan.
  4. Bazkideen artean gutxienez batek parte hartu izana Donostiako Sustapenak ekintzaileak bultzatzeko zerbitzuaren bidez etengabe eskaintzen duen prestakuntza-saioetan. “Pack Inicia”-ren barruko 14 saio dira horiek (guztira, 28 ordu). Dena den, enpresako gutxienez ekintzaile baten prestakuntza-ibilbidea eta lan-esperientzia edo aurkeztutako Enpresa-plana bera aztertuta, Donostiako Sustapenak aitortu ahal izango du aipatu prestakuntza-saio horiek egitearen gaineko salbuespena.
  5. Enpresa finkatzeko laguntzarako, erakundeek egiaztatu beharko dute Donostiako Sustapenak enpresa sortu berriei eskaintzen dien finkatze-zerbitzuaren onuradunak izan direla. Zerbitzuan, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aditu baten aholkularitza-laguntza jasotzen da.

Laguntzen zenbatekoa

2016an enpresa berriak sortzea:

1) Enpresa berri orokorrak sortzea:

  1. 1.200 € izaera orokorreko lanpostu berri bakoitzeko (lehen bazkidea).
  2.    500 € lanpostu berri bakoitzeko (bigarrena eta hurrengoak).

%20 gehiago merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonentzat: emakumeak, 30 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabezia,…

Atal honetan, gehienez 4.000 euro.

2) Berrikuntza-irizpideetan oinarritutako enpresa berriak sortzea, hiriari balio erantsia ematen diotenak:

  1. 3.000 € izaera orokorreko lanpostu berri bakoitzeko (lehen bazkidea).
  2. 1.000 € lanpostu berri bakoitzeko (bigarrena eta hurrengoak).

%20 gehiago Donostiako Sustapenak sektore estrategikotzat hartutako enpresen kasuan:

  • Ikus-entzunezkoak – Digitala
  • Modaren sustapenarekin loturiko diseinua, jantzigintza, produkzioa eta zerbitzu profesionalak
  • Smartenergy
  • Surfa
  • Laguntza-baliabideak (Bizi Kalitatea)
  • Nekazaritzako elikagaien sektorea (tokiko produktuen garapena)
  • Merkataritza
  • Ostalaritza

Igoera hori ezin da metatu, enpresak aipatu hainbat sektoretan lan egiten badu ere.

Atal honetan, gehienez 8.000 euro.

1 eta 2 ataletan adierazitako laguntzak ez dira bateragarriak

3) Alokairu-gasturako laguntzak:

  1. 2.000 €-ko laguntza honako auzo hauetan: Altza, Bidebieta, Amara Berri, Loiolako Erriberak, Martutene, Intxaurrondo, Egia.
  2.   500 €-ko laguntza gainerako auzoetan

4) Lana eta familia uztartzea errazteko pizgarriak:

300 euro haur bakoitzeko.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, artikulu honetan adierazitako kontzeptu guztiak batuta, ezingo da 10.000 € baino handiagoa izan.

Enpresa sortu berrien finkapena

1.000 euro enpresa bakoitzeko.

Eskaerak aurkezpeteko epea

Eskaerak aurkeztu ahal izango dira oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkezteko epea gehienez bi hilabetekoa izango da 2016ko alta berrien kasuan JEZen alta ematen dutenetik. Salbuespen gisa, urtarrilaren 1etik hasi eta oinarri hauek ofizialki argitaratzen diren bitarte egindako alten kasuan, bi hilabete emango dira argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 31n amaituko da, enpresak finkatzeko laguntzarena izan ezik, hori 2016ko urriaren 31n amaituko baita.

Azken berriak