Xedea
Helburua da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritza zuzenean babesteko eta laguntza ekonomikoa eskaintzeko, batez ere norberaren kontura lan egiten duten
pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko, COVID-19aren eragina murrizteko eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzeko.
Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzen diren kontzeptuak:
a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.
d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:
1. Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak.
2. COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €.
3. Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14 etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
3.- Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbia, BEZa kenduta, 100 euro baino gutxiago den.
Ordainketa-modua
Laguntza esleitu eta berariazonartu ondoren abonatuko da zenbatekoa, ordainketa bakarrean.