COVID-19a dela eta, turismoko enpresa txiki eta ertain eta autonomoentzat dirulaguntzak [BIZKAIA]

 ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Turismo-sektoreko enpresa eta profesionalek 2020ko irailetik abendurako aldian burututako hurrengo gastuak jaso ahal izango dute dirulaguntza:

  • Dagokion erregimenean Gizarte Segurantzari ordaintzen zaizkion kuotetatik eratorritakoak.
  • Negozio-lokala alokatzea, non hura ez den eskatzailearen bizilekuaren parte edota beste enpresa batekin partekatutako toki bat eta ez dagoen senidetasun-harremanik, odol- edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren graduraino, errentatzailearekin, eta errentaria ez den errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaidea. Kanpo gelditzen dira coworking guneak.
  • Turismo-jarduera gauzatzen den lokal edo hiri-finka erosteko eskatzen diren hipoteka-maileguen edo pertsonalen kuotak (amortizazioa gehi interesak).

 NORENTZAT?

  • Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
  • Turismo-gida profesionalak.
  • Bidaia-agentzia hartzaileak edo tour-operatzaile hartzaileak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • BAPak eta ekitaldi turistikoen antolatzaileak.
  • Jarduera nagusia produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak.

 ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 16ko 9:00etatik azaroaren 10eko 13:30etara izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, interesdunak sinadura elektronikoa eduki behar du, bestela, BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea edo @kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an ditugun bulegoetan eska daiteke.

Azken berriak

ADI IRUZURRARI

Honelako SMS bat jaso baduzu, edo honelako mezu elektroniko bat, EZ EGIN KASURIK, IRUZUR-SAIAKERA BAT DA Estekan sartu bazara eta...