COVID-19 laguntzak euskal turismo-sektorearentzat

Xedea

Agindu honen helburua da euskal turismo-sektoreari laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, batik bat norbere konturako langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren inpaktua murrizteko eta turismo-jarduera lehenbailehen berpizteari bide emate aldera.

Helburu horrekin bat, 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunek izandako gastu operatibo eta arruntetan laguntzera bideratzen da lehen laguntza-lerroa, baldin eta fakturazio baliogabea edo oso txikia izan badute, bat-batean jazotako COVID-19aren pandemia dela eta.

Nori dado zuzenduta

Honako hauek izango dute Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera:

  • norbere konturako langileek edo autonomoek,
  • ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideek,
  • mikroenpresek eta enpresa txikiek,

baldin eta turismoa edota sukaldaritza bada beren jarduera, zerga-egoitza, egoitza soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badituzteeta haien jarduera guztiz eten bada edo 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitartean hileko diru-sarrerak, 2019ko denbora-epe berari edo, halakorik ezean, alarma-egoera deklaratu aurreko hilabeteari dagokionez, gutxienez %75ean murriztu badira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen zuena)eta martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren (haren bidez eten zen turismo-ostatuko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera) ondorioz.

Artikulu honetan adierazitako erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta haien jarduera honako tipologia hauen artean badago:

a)Turismo-ostatuko establezimenduak: hotel-establezimenduak, turismo-apartamentuak, kanpinak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak, eta turismo-aterpetxeak.

b) Sukaldaritza-enpresak: Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finkoetan garatzen dutenak, jendearentzat oro har irekiak, profesionaltasunez eta ohikotasunez tokian bertan kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen dituztenak.

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak: Turismo-arloko aholkularitza-, bitartekaritza- eta antolaketa-zerbitzuak profesionaltasunez eta ohikotasunez ematen dituztenak, betiere erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Beren baliabideak erabil ditzakete jarduera horiek egiteko. Honako hauek jotzen dira bitartekaritzako turismo-enpresatzat: bidaia-agentziak; turismo-enpresen taldeak, taldeko enpresen turismo-eskaintzak batera merkaturatzea xede dutenak; erreserba-zentroak, turismo-bitartekariak eta turismo-operadoreak.

d) Turismo-garraioko enpresak: Pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak izanik, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan baliabide nahiz leku interesgarrietan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak: Profesionaltasunez eta ohikotasunez, prezio baten truke, aisia-, kirol- eta abentura-jarduera turistikoak eskaintzen dituztenak, lehiaz kanpoko testuinguru batean garatutakoak. Jarduerok egiten diren ingurunean bertan (airean, lur gainean edo uretan) naturak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira batik bat; berezko dute arrisku-faktorea, eta nolabaiteko trebetasuna behar da haiek egiteko.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: Biltzarrak, azokak, batzarrak, antzeko beste ekitaldi batzuk eta eremu profesionalean beharrezko duten beste edozein jarduerari buruzko aholkularitza, plangintza, antolaketa, zuzendaritza eta kontroleko zerbitzuak eskaintzen dituzten turismo-bitartekaritzako enpresak.

g) Turismo-gidak: Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat Euskadiko kultura-intereseko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruzko zerbitzuak ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio baten truke ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Prestazio ekonomikoa

1.– Agindu honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango dute:

a) Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko abuztuaren 31ra bitartean; baldin eta lokala edo hiri-lursaila pertsona eskatzailearen etxebizitzaren nahiz beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati ez bada, lokalaren alokatzailearekiko 2. mailara arteko odolkidetasun edo ahaidetasunik ez badago, eta alokatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren kidea zein partaidea ez bada. Kanpo geratzen dira, halaber, coworking guneak.

b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

c) 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.

d) Honako gastu arrunt hauek:

1. Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratatutako zerbitzua hilero fakturatzen ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa emango da diru-laguntza gisa.

2. COVID-19aren inpaktuari lotutako diru-laguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 €-ra arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik Agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.

3. Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

e) 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Barne hartzen da leasing bidezko ibilgetua erostea.

2.– Ez da gastu hautagarritzat hartuko, inola ere ez, fakturan jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga.

3.– Ez dira onartuko 100 euro garbitik beherako (BEZik gabe) gastuak.

Laguntzen taula (PDF, 404 KB)

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....