[BIZKAIA] LANERATZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGAGARRITASUNA, LANBERRI

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna sustatzeko programa

Helburua Enplegagarritasuna sustatzea, honako hauek lagunduz:• Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua• Kontratu mugagabea.

Onuradunak:

  • 45 urtetik gorako langabetuak
  • Langabezian denbora luzea daramatenak
  • Bazterketa-arriskua duten langabetuak
Erakunde onuradunak Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (zeinahi izaera juridiko dutela), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabaziasmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:

1.- Bizkaian izatea sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza, bai eta lantokia ere.

2.- 250 langile baino gutxiago edukitzea.

3.- Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.

4.- Enpresaburu indibidualek eta profesionalek Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea ohiko bizilekua.

5.- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

6.- Diru-laguntza jasotzen duen kontratuak Bizkaian dagoen erakunde onuradunaren lantokian langileen kopuruaren gehikuntza garbia izan behar du enpresaren plantillan.

Betekizunotatik salbuetsita daude: Administrazioaren edozein esparruri (toki administrazioa, foru administrazioa, autonomia erkidegoa edo zentrala) lotuta dauden edo haren mendeko diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bai eta lanbide heziketako zentro publikoak eta pribatuak eta aldi baterako laneko enpresak ere. Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua eta kontratu mugagabea. (Praktiketako kontratuak ez dira sartzen)
Diru-laguntza jaso dezakeen gastuak
  • Gehienez 44 urte dituztenak: Soldata gordinaren % 30.
  • 45etik 55era, biak barne, soldata gordinaren % 40 aplikatuko da.
  • 56 urte baino gehiago dituztenak eta kontratua bazterketa arriskuan dagoen pertsona bati egiten bazaio: soldata gordinaren % 50 aplikatuko da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 70.000,00 euro guztira; gehienez, 10 kontratu.Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko soldata gordinaren arabera zehaztuko da.Sei hilabeteko kontratuen kasuan, 7.000 euro emango dira, gehienez, kontratu bakoitzeko; urtebetekoetan edo urtebete baino luzeagoetan, berriz, 14.000 euro, gehienez, kontratu bakoitzeko.

Ez da diru-laguntzarik emango urteko soldata gordina 10.000 eurotik beherakoa duten kontratuetarako.

Kontratu bakoitzeko gehienez eman daitekeen diru-laguntza 14.000 euro da.

Araudia eta diru-laguntzak emateko araubidea Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 Foru Dekretua, apirilaren 11ekoa, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena (Lan Berri).(norgehiagokarik gabeko prozeduraren bidez emango dira dirulaguntzak).
Epeak Ekintzak egitea: Kontratuak 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitartean formalizatzen diren kontratuak diruz lagundu ahalko dira.

Eskabideak aurkezteko epea eta era: Eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea 2017ko maiatzaren 2ko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....