[BIZKAIA] LANERATZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGAGARRITASUNA, LANBERRI 2018

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna sustatzeko programa

Helburua Enplegagarritasuna sustatzea, honako hauek lagunduz:• Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua• Kontratu mugagabea.

Onuradunak:

  • 45 urtetik gorako langabetuak
  • Langabezian denbora luzea daramatenak
  • Bazterketa-arriskua duten langabetuak
Erakunde onuradunak Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (zeinahi izaera juridiko dutela), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabaziasmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:

1.- Bizkaian izatea sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza, bai eta lantokia ere.

2.- 250 langile baino gutxiago edukitzea.

3.- Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.

4.- Enpresaburu indibidualek eta profesionalek Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea ohiko bizilekua.

5.- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

6.- Diru-laguntza jasotzen duen kontratuak Bizkaian dagoen erakunde onuradunaren lantokian langileen kopuruaren gehikuntza garbia izan behar du enpresaren plantillan.

Betekizunotatik salbuetsita daude: Administrazioaren edozein esparruri (toki administrazioa, foru administrazioa, autonomia erkidegoa edo zentrala) lotuta dauden edo haren mendeko diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bai eta lanbide heziketako zentro publikoak eta pribatuak eta aldi baterako laneko enpresak ere. Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua eta kontratu mugagabea. (Praktiketako kontratuak ez dira sartzen)
Diru-laguntza jaso dezakeen gastuak Diru-laguntza soldata gordinaren arabera zehaztuko da, kontratuaren urteko lansari gordinaren %40 eta %50 artekoa izango da, gehienez ere urtebeterako. Diru-laguntza kalkulatzeko, ehunekoa hau aplikatuko da:

a) Sei hilabetetik urtebetera bitarteko edo gehiagoko iraupen jakineko kontratuen kasuan, soldata gordinaren %40 aplikatuko da.

b) Kontratu mugagabeetarako, soldata gordinaren %50 aplikatuko da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 70.000,00 euro guztira; gehienez, 10 kontratu.Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko soldata gordinaren arabera zehaztuko da.Sei hilabeteko kontratuen kasuan, 7.000 euro emango dira, gehienez, kontratu bakoitzeko; urtebetekoetan edo urtebete baino luzeagoetan, berriz, 14.000 euro, gehienez, kontratu bakoitzeko.

Ez da diru-laguntzarik emango urteko soldata gordina 10.000 eurotik beherakoa duten kontratuetarako.

Kontratu bakoitzeko gehienez eman daitekeen diru-laguntza 14.000 euro da.

Araudia eta diru-laguntzak emateko araubidea Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 Foru Dekretua, apirilaren 11ekoa, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena (Lan Berri).(norgehiagokarik gabeko prozeduraren bidez emango dira dirulaguntzak).
Epeak Ekintzak egitea: Kontratuak 2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14era bitartean formalizatzen diren kontratuak diruz lagundu ahalko dira.

Eskabideak aurkezteko epea eta era: Eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea 2018ko uztailaren 9ko 9:00etan hasi eta 2018ko irailaren 14ko 13:30ean amaituko da.

Azken berriak