[BIZKAIA] ENPRESAK ABIAN JARTZEKO ETA SORTZEKO LAGUNTZAK-2018

2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14ra bitartean (biak barne) sortutako enpresei lehen urtean beren jarduera abian jartzeko laguntzak.

Deialdi egiten duen erakundea Enplegua, Gizarte Iklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 20ko 8:00etan hasi eta irailaren 14ko 13:30ean amaituko da.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak Enpresa bat sortzea, abian jartzea eta funtzionaraztea izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak. Enpresa horiek edozein forma juridiko izan dezakete, foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betez gero, norbanako enpresaburuak ere izan daitezke, edo profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere
Erakunde onuradunak Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek, euren izaera juridikoa edozein delarik, (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 2017/09/16tik 2018/09/14ra (biak barne) bitartean ekonomi jardueretan alta ematea.
  • Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez egiaztatu behar ditu:
    • Ekonomia-jardueretan alta eman aurretik, egiaztatzea ohiko bizilekua Bizkaian izan duela hiru hilabetez, gutxienez, etenik gabe.
    • Ekonomia-jardueretan alta eman aurreko berehalako datan langabezian egon izana egiaztatzea.
    • 2017/09/16tik 2018/09/14ra bitarteko epean langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta emanda egotea. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateetako langileei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
    • 39/2018 Dekretuaren 1. Atalean zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egina izatea.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile, edota bazkide-langile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 53/2016 eta 15/2017 Foru Dekretuen kargurako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek, edota bazkide-langileek ere.

Diru-laguntzaren zenbatekoa Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da:

  • 5.000 euro aipatutako erakunde onuradunaren atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituen pertsona sustatzailearengatik.
  • 2.000 euro aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituen eta, aurreko paragrafokoa ez den, pertsona sustatzaile bakoitzeko.

Kasu honetan, formakuntzarena ez da betebeharrezko baldintza. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro.

Argibide gehiagorak 2. neurriaren deialdia: Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuaren 5369/2018 Foru Agindua (668 KB).

Azken berriak