[BIZKAIA] ENPRESAK ABIAN JARTZEKO ETA SORTZEKO LAGUNTZAK-2017

Deialdi egiten duen erakundea Enplegua, Gizarte Iklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 5eko 9:00etan hasi eta irailaren 15eko 13:30ean amaituko da.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak Enpresa bat sortzea, abian jartzea eta funtzionaraztea izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak. Enpresa horiek edozein forma juridiko izan dezakete, foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betez gero, norbanako enpresaburuak ere izan daitezke, edo profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere
Erakunde onuradunak Honako hauek eskuratu ahal izango dituzte atal honetan ezarritako onurak:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek (zeinahi dela ere haien izaera juridikoa, eta banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), profesionalek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.
  • Baldintza batzuk bete behar dituzte: Ekonomia-jardueretan alta emanda egotea, 2016eko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15a arteko epearen barruan, egun biak barne.Altako ekonomia-jarduerak zuzenean egon behar da lotuta aurkezten den negozio-planarekin
  • Entitate onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez egiaztatu behar du ekonomia-jardueretan alta eman aurreko berehalako unean langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta eman izana 2016eko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15a arteko epean, egun biak barne.
Argibide gehiagorak Convocatoria Medida 2: Orden foral de la Diputada foral de empleo, Inclusión social e Igualdad 4441/2017 (467 KB)

Azken berriak