Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea.
Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2019ko Programa bi jarduera-arlo hauen bidez gauzatuko da:
- arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
- arloa: Enpresa berritzaile berriak.
Zertarako ematen da diru-laguntza?
1. arloa: Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.
2. arloa: Enpresa berritzaile berriak sortzea.
Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaile berriek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.
Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- 1. arloa: bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak; produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
- 2. arloa: enpresa berria sortzeagatiko prima; enpresa eratzea eta abiaraztea; azoketan erakusle gisa parte hartzeko eta parte-hartze horri lotutako bidaietarako; marketin-plana; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea; teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
1. eta 2. arloa: lagunduko diren gastuak 2018ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko abenduaren 31ren artean garatu eta ordaindu behar dira
Norentzat?
Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. arloko gastuetarako diru-laguntzak:
- Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren Bizkaiko pertsona fisikoak.
- Bizkaiko Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2017ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
- Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 7 lanpostu dituztenak, enpresa berriak sustatzen dituztenak.
- Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 7 lanpostu dituztenak, eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere Beaz, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
Erakunde hauek eskuratu ditzakete 2. arloko gastuetarako diru-laguntzak:
Bizkaiko Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2017ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.
Eskabideak
1. arloa eta 2. arloa (1. deialdia): 2019ko otsailaren 4tik martxoaren 7ko 13:30era
1. arloa eta 2. arloa (2. deialdia): 2019ko ekainaren 17tik irailaren 13ko 13:30era
Informazio gehiago