[BIZKAIA] BIZKAIA SORTZAILEA 2019

Sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.

Zertarako ematen da diru-laguntza?

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu bat egitea, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
  • Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko.
  • Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Bideragarritzasun, merkatu-azterlanak eta txosten teknikoak.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
  • Marketin plana.
  • Abian jartzeko gastuak.
  • Proiekturako jarritako langileen barruko gastuak. Aurkezteko epea bukatzen denean kontratatuta egon behar dira.

Gainera, enpresa berrien kasuan, hau da, EJZko altaren lehenengo data 2017ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa dutenak, lagungarriak dira:

  • Enpresa berria sortzeagatiko prima.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.
  • Negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.

Gastuak 2018/1/1aren eta 2020/12/21ren bitartean egin eta ordaindu behar dira.

 Norentzat?

  • Jarduera nagusia industriaren, bideojokoen, modaren eta ikus-entzunezko sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
  • BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.

Eskabideak

2019ko martxoaren 15etik 2019ko maiatzaren 3ko 13:30era arte.

Informazio gehiago

Azken berriak