[BILBO] ALDE ZAHARRAREN MERKATARITZA SUSTAZEKO LAGUNTZAK

Bilbao Ekintza, EPELek Alde Zaharrean garatutako programa honen bidez auzoko merkataritza sustatu nahi du eta asmo hauek ditu:

  • Ekintzailetza babestea, negozio berrien sorrera bultzatzeko eta mesedetzeko helburuarekin (2.1)
    Alde Zaharrean merkataritza sustatzeko laguntzen azken deialdiaren baitan eskaerak egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera (hau da, 2018ko azaroaren 16tik aurrera) eratutako enpresei zuzenduta dago kanpaina.
  • Funtzionamenduan dauden saltokiak hobetzeko laguntza eta babesa ematea, saltokien lehiakortasuna eta produktibitatea areagotzeko (2.2.).
    Adierazitako xedea lortzeko asmoz, auzo horretako saltokietarako diru-laguntzen lerro bat ezartzen da, itzuli beharrik gabekoak direnak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak

Zehazki, honako hauen gastuak diruz lagundu ahalko dira:
a) Merkataritza lokalen jarduerari lotutako ekipamendua, altzariak eta makinaria erostea.
b) Merkatuko prospekzio eta azterketa lanen ondoriozko gastuak.
c) Komunikazio, publizitate, merkataritza sustapenean eta abarren gastuak.
d) Informatizazio eta garapen teknologikotik ondorioztatutako gastuak eta inbertsioak

Horrez gain, 2.1. atalean jasotako ekimenen kasuan, ondoko hauek ere diruz lagunduko dira:
a) Proiektua edo negozioa abian jartzearekin lotutako gastuak.
b) Aholkularitzari edo proiektua abian jartzeari zuzenean lotutako beste gastu edo inbertsio
batzuk, Bilbao Ekintzaren irizpide teknikoa betez, baldin eta merkataritza establezimenduaren lehiatzeko kokapena nabarmen hobetzen badute.

Lokala modernizatzeko, zabaltzeko edo egokitzeko obren edo zaharberritzeen gastuak ez dira inolaz
ere barne hartuko.

Onurak

2.1. puntuan jasotako kasuan, aurreko idatz-zatian jasotako gastuen edota inbertsioen % 50 diruz lagundu ahal izango dira, eta erakunde onuradunak gehienez 6.000 euro jarri ahalko du.
2.2. puntuan jasotako kasuan, aurreko idatz-zatian jasotako gastuen edota inbertsioen % 50 diruz lagundu ahal izango dira, eta erakunde onuradunak gehienez 3.000,00 euro jarri ahalko du.

Epea

2019ko azaroaren 19ra arte.

 

Azken berriak