Basque Wine Programa – Ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2021eko laguntzak [Euskadi]

Xedea

Barne-merkataritzan BASQUE WINE markako produktuak sustatzeko EAEko ardo, sagardo natural eta artisau-erara egindako garagardoen kontsumitzaileen artean.

Agindu honen ondorioetarako, Espainiako Estatuaren barruan dauden merkatu guztiak hartzen dira barne-merkataritza gisa.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatuko zaie laguntza hauei.

Nori dago zuzenduta

Onuradun izan daitezke hamar milioi euroko edo hortik beherako negozio-bolumena duten ETEak, bereizgarri hauek babestutako edariak ekoizten badituzte:

– Basque Beer

– Txakoli de Alava – Arabako Txakolina, Txakoli de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina, Txakoli de Getaria – Getariako Txakolina

– Euskal Sagardoa.

– Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren kasuan, gutxienez % 85 Arabako Errioxako eskualdean ekoitzitako mahatsarekin egindakoak eta etiketan hala egin direla zehaztuta dutenak (eskualdeko ardoa, udalerriko ardoa edo mahasti berezia).

Laguntzaren zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 60 izango da, gehienez ere hamabost mila euro (15.000 euro) onuradun bakoitzeko.

Edonola ere, eta laguntza hauen de minimis araubidearekin bat etorriz, enpresa bakarrari de minimis laguntzetan emandako zenbatekoak ezin izango du gainditu 200.000 euroko kopurua hiru ekitaldi fiskalen barruan. Kontuan hartu beharreko hiru urteko aldia izango da 2021eko ekitaldi fiskala eta aurreko bi ekitaldi fiskalak.

Informazio gehiago

Azken berriak