[EUSKADI] Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Enpresa bat eratzea 2016

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barnean direla. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta gainerako kooperatiba-motak, baldin eta lan-bazkideekiko izaera integrala badute (lan-bazkideek beste mota bateko bazkideekin modu orekatuan parte hartuko dute sozietate-organoetan); horiez gain, beste hauek ere gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira: lan-sozietateak, eta beren prestakuntza akademikoaren zati gisa eta dagokion unibertsitatearen tutoretzapean enpresa bat garatzen duten unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

Erakunde onuradunak:

2015eko abuztuaren1etik 2016ko uztailaren 31ra bitartean (biak barne) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko kooperatibak eta lan-sozietateak jaso ditzakete artikulu honetan bilduriko laguntzak. Horretarako, erregistroetan aurkeztutako data hartuko da erregistroan erregistratu izanaren datatzat.

Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.– 15.1 artikuluko jardueretarako: baremo hauek aplikatu ostean ateratzen den kopuruaren % 70:

a) 3.000 euro, lan-kontratu mugagabeaz sartzen den bazkide langile bakoitzeko. Halakotzat joko dira gizarte-ekonomiako enpresa eratzen denetik 2016ko uztailaren 31 bitartean (egun biak barnean direla) sartzen diren bazkide langile guztiak. Aurreko paragrafoan bazkide langileak aipatzen direnean, nekazaritza-kooperatiben kasuan, ulertu behar da eskubide osoko bazkideak aipatzen ari direla.

b) Aurreko atalean zehaztutako kopuruari 1.000 euro gehitu beharko zaizkio kasu hauetako bakoitzarengatik:

– Erakundeko bazkide langileen edo lan-bazkideen gehiengoa emakumeak badira.

– Desgaitasunen bat izatea, hau da, desgaitasun fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, eta, gutxienez, % 45eko desgaitasuna onartuta edukitzea.

– Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

– Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren kargura izatea.

– Etxean indarkeria jasan dutenak, baita indarkeria hori jasan dutenak seme-alabak baldin badira ere. Indarkeria ezkontideak edo ezkontidearen parekoak darabil eta fisikoa nahiz psikikoa izan daiteke, eta beharrezkoa da polizia-etxean edo epaitegian salaketa egin izana. Halakoetarako, ezkontzaren pareko harremana dutenak edo izan dutenak dira ezkontidearen parekoak, eta harreman horrek egonkorra behar du izan.

– Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan, laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, eta horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dira. Araututako laneratze-enpresa batean gizarteratze- eta laneratze-prozesua bukatu duten pertsonak, baldin eta pertsona horien kontratazioa aipatutako prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitu eta berehala egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.

– Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren III. kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil egin bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasun-egoeran geratu bada.

– Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lantalde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta dituzten eta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

Pertsona bakarrean arestian azaldutako egoera bat baino gehiago uztartuz gero, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaio egoera bakoitzeko, baina diru-laguntza gehienez ere 6.000 eurokoa izango da.

c) Muga 30.000 eurokoa da erakunde onuradun bakoitzeko.

d) Emandako diru-laguntzak ezin izango du ezein kasutan ere sozietateko bazkide langileek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditu

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...