Iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzak [EUSKADI – 2021EKO DEIALDIA]

Xedea

Iraupen luzeko langabeak, 30 urte edo gehiago dituztenak, laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten bidez.

Luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabeak izanda eta lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

Laguntzak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea.

Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko

Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2021. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-aurrekontuan.

Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da ezein kasutan.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:

Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak  ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.250 € 11.320 € 14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.670 € 9.720 € 12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 2.800 € 7.480 € 9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.100 € 5.600 € 7.000 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.885 € 13.015 € 16.270 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 4.220 € 11.1750 € 13.975 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 3.220 € 8.600 € 10.755 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.415 € 6.440 € 8.050 €

Halaber, aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2020. urtean edo 2021. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2020 edo 2021. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 12.450 € 15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 10.690 € 13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.230 € 10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.160 € 7.700 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 13.585 € 16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 11.665 € 14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.975 € 11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.720 € 8.400 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak Remuneración bruta anual mínima (incluidas pagas extras)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 14.000 €

Kontratazioek enplegu-sorkuntza eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteetan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Enplegu-sorkuntzaren baldintza betetzen dela egiaztatzeko ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

Ez dira diruz lagunduko:

    • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
    • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
    • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
    • Enpresa berarekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.

Informazio-gehiago

     

Azken berriak