Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei bideratutako zuzeneko diru-laguntzak, sektore pribatuaren kaudimena laguntzeko eta zorpetzea murrizteko

Xedea

2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zor-betebeharrak ordaintzeko emango dira.

A) 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldian, baldin eta azken data horretan ordaintzeke badaude,

B) 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko aldian, baldin eta egun horretan ordaindu gabe badaude,

Eta dagozkien ordainketak egitea, hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei (finantzarioak eta ez-finantzarioak), bai eta estali gabeko kostu finkoak ere.

Era berean, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduerak eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko erabili ahal izango dira.

Nori dago zuzenduta

∴ 1. Lerroa: gehienez 3.000 euro

PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza fiskala EAEn dutenak-, 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu dutenak haien jardueraren batean.
Eskakizunak:
  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak

2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute haien jardueraren batean.

∴ 2. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera

Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak – egoitza fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez badute- ; baita ere 1.lerroa hautatu ez dutenak baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an tributatu badute.
Eskakizunak:
  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
  • Egoitza fiskala EAEn izatea edo ez-egoiliarren kasuan establezimendu iraunkorra EAEn izatea
  • Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez duten entitateak
  • 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena
  • Edozein BEZ araubidea, araubide sinplifikatua 2019an edo 2020an izan ezik. Baldin badago baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an, hautatu dezake lerro hau edo 1.lerroa.
  • 2019ko jardueraren emaitza positiboa
  • BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta

∴ 3. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera

Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, eta 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena izandako entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak.
Eskakizunak:
  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.
  • Egoitza fiskala edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo EAEn badihardute
  • Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak
  • 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena, 2020an sozietatearen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean dauden taldeak izan ezik
  • 2019ko jardueraren emaitza positiboa
  • BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta
  • 2020an Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jarraian aurkezten diren betekizun orokorrak, 2020an taldea osatzen zuten sozietate guztiek bete beharko dituzte.

Informazio gehiago

 

 

 

Azken berriak