[ARABA] MERKATARITZA SEKTOREKO AUTONOMOEK 2017KO EKITALDIAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

Xedea

Deialdi honen xedea da merkataritza sektoreko autonomoei laguntzea, 2017an beste inbertsio batzuk egin ditzaten.

Onuradunak

Ondoko hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek:

a) Langile autonomoak, eta langile autonomotzat joko dira merkataritza jardueraren bat beren kontura egin, gehienez ere langile enplegatu bat izan eta salmenta puntu fisikoa daukatenak Arabako udalerrietan, Gasteizen izan ezik.
b) Bi langile autonomok soilik eratutako sozietate zibilak edo ondasunen erkidegoak, salmenta puntu fisikoa daukatenak Arabako udalerrietan, Gasteizen izan ezik.
c) Autonomoez osatutako edozein motatako merkataritza sozietateak, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:
– Enpresako partaidetzaren % 50, behintzat, Gizarte Segurantzako kasuan kasuko erregimenean kotizatzen duten langileena izatea; hau da, Gizarte Segurantzako autonomoen erregimen berezian edo kooperatiben zein lan sozietate mugatuen kasuan erregimen orokorrean kotizatzen duten langileena.
– Sozietateak parte hartu izana edo hura parte hartzen aritzea Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txandaketa Programan, biek horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan.
– Salmenta puntu fisikoa izatea Arabako udalerrietan.

Laguntza mota

Diruz lagundu ahalko dira proiektuak abian jartzeko inolako zalantzarik gabe lagungarriak diren gastuak, beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, esate baterako honako hauek:

a) Hobekuntza teknologikoarekin lotuak:
– Aplikazio informatikoak (softwarea),
– Informazio prozesurako ekipoak eta osagarriak (mahaiko ordenagailuak, eskanerrak, inprimagailuak, salmenta puntuko terminalak, kode irakurgailuak, etiketa sistemak, agenda eta balantza elektronikoak, etab.)
– Teknologia hobekuntzekin loturiko aholkularitza (diruz lagundu daitekeen gehienezko oinarria idatz zati honetan: 700 euro)
– Web-ak diseinatzea.
b) Lokalaren ekipamendu fisikoarekin lotuak:
– Lokalak egokitzeko obrak.
– Jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak eta/edo ekipamenduak/instalazioak.
– Errotuluak, eguzki oihalak eta saretak.
– Marken erregistroa.
– Kanpoko zerbitzuak eta/edo aholkularitza bereziko zerbitzuak.
– Irudi korporatiboa diseinatu eta garatzea.
Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txandaketa Programan, biek horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, parte hatu duten edo parte hartzen ari diren onuradunek baino ezingo dituzte baliatu b) idatz zatian zehazturiko.

Aurkezteko tokia eta epea

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo deialdiaren 9.1 artikuluan ezarritako gainerako lekuetan, iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta hura argitaratu eta 30 egun natural igaro arteko epean.

Epearen amaiera data: 2017ko uztailaren 7a (egun hori barne)

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...