Xedea
Sustatzea Arabako enpresek gazteak eta luzaroko langabetuak mugagabeko kontratazioz kontrata ditzaten, hartara biztanleria aktiboaren enpleguari egonkortasuna ematen lagunduz.
Onuradunak
- Enpresa ertain eta txikiak (EET), egoitza soziala eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenak, Arabako Lurralde Historikoan lan zentro bat daukatelarik gutxienez.
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten autonomoak.
- Lan zentroa Arabako Lurralde Historikoan duten Irabazteko xederik gabeko elkarteek eta erakundeek.
Laguntza mota
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Dirulaguntza jaso ahalko da dirulaguntzaren onuradunek langabezian daudenak Arabako lan zentroetan lanaldi osoan nahiz partzialean behin betiko kontratatzeko. Kontratu horiek indarreko lanaren legedia bete beharko dute.
Laguntzen zenbatekoa eta muga
Dirulaguntzak 5.000,00 €-koak izango dira, kontratu mugagabearekin kontratatutako gizon bakoitzeko, eta 6.000,00 €, kontratu mugagabearekin kontratatutako emakume bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeen kasuan, emango den dirulaguntza kontratatutako lanaldiaren heinekoa izango da.
Aurkezteko tokia eta epea
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo deialdian ezarritako gainerako lekuetan.