[ARABA] 2018KO EKITALDIAN MERKATARITZA SEKTOREA HOBETZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

Xedea

Deialdi honen xedea da 2018ko ekitaldian merkataritza sektorea hobetzeko inbertsio batzuk egin ditzaten.

Onuradunak

Erakunde onuradunak izan daitezke honako hauek:

a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.

b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.

c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).

Eskaera bat baino ezingo dute aurkeztu b) eta c) idatz zatietan zehaztutako onuradunek, berdin diolarik autonomo batek baino gehiagok osatzen badituzte erakundeak, eta baldintza hau bete beharko dute: langile autonomoen eta kontratatutako pertsonen baturak ezin du 9 langileko kopurua gainditu.
Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu bat eta/edo zerbitzu fisikoak eduki behar dituzte Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan (Gasteizen izan ezik).
1. Saltegietako irisgarritasuna hobetzeko inbertsioak egiteko, erakunde onuradunak sektore hauetakoak izan beharko dira:
  • Txikizkako merkataritza eta zerbitzu pertsonalak (honako hauek barnean hartzen dira: ile apaindegi eta edergintza zerbitzuak, bidaia agentziak, arropen konponketa eta gailu elektrikoen eta beste kontsumo ondasun batzuen konponketa).
  • Elikadura zerbitzuak jatetxeetan, kafetegietan, tabernetan eta abarretan (kanpo utzi dira asteburuetan gauez bakarrik jarduten dutenak).
  • 20 gela baino gutxiago dituzten ostatu zerbitzuak.
2. Lokaleko teknologia eta ekipamendu fisikoa hobetzeko inbertsioak egiteko, erakunde onuradunak txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izan beharko dira (honako hauek barnean hartzen dira: ile apaindegi eta edergintza zerbitzuak, bidaia agentziak, arropen konponketa eta gailu elektrikoen eta beste kontsumo ondasun batzuen konponketa).
Salbuespenez, 2. atalaren barruan, onuradunak izan ahalko dira Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txandaketa Programan, biek horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan, parte hatu duten edo parte hartzen ari diren erakundeak, Gasteizen egon zein Arabako gainerako udalerrietan egon, sektore batekoak edo beste batekoak izan, eta duten langile kopurua gorabehera.

Laguntza mota

1. Saltegietako irisgarritasuna hobetzeko inbertsioak egiteko, diruz lagungarri izango dira ezinduei saltegietara errazago sartzen eta erakunde onuradunen 1. idatz zatian aipatutako zerbitzuak errazago erabiltzen lagunduko dieten inbertsioak, irisgarritasuna hobetzea xede dutenak.

Araudi honen ondorioetarako, saltegien irisgarritasuna hobetzea izango da egin beharreko hobekuntzak egitea, askotariko dibertsitate funtzionalei loturiko behar bereziak (fisikoak, ikusmenekoak, entzumenekoak, intelektualak eta organikoak) dituzten pertsonek aukera izan dezaten era autonomoan jarduteko lehen aipatutako saltegi eta zerbitzuetan.
Esate baterako, honako hobekuntza hauek:
  • Kanpotik barrura sartzea errazteko edo lekualdatze horizontalak eta/edo bertikalak errazago egiteko obrak, komunak, ateak eta igarobideak eta abar.
  • Ikusmena, entzumena edo ukimena erabiliz orientatzeko panelak eta/edo euskarriak.
  • Tokiak gordetzeko eta/edo lokalizagarritasun obrak.
  • Zerbitzuei buruzko argibideak braillez eta/edo bisualki egokituak.
  • Berariazko edukiak diseinatzea dieta bereziak dituzten pertsonentzat (liburuxkak inprimatzea ez da sartzen).
  • Web teknologiak, aukera emango dutenak argibideak era autonomoan eskuratzeko eta ezindu guztien dibertsitatera iristeko.
Erakundeek Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan (Gasteizen izan ezik) dituzten salmenta puntu eta/edo zerbitzu fisikoetan egin beharko dira obrak.
2. Lokaleko teknologia eta ekipamendu fisikoa hobetzeko inbertsioak bi eratakoak izan daitezke:
a) Hobekuntza teknologikoarekin lotuak:
  • Aplikazio informatikoak (softwarea),
  • Informazio prozesurako ekipoak eta osagarriak (mahaiko ordenagailuak, eskanerrak, inprimagailuak, salmenta puntuko terminalak, kode irakurgailuak, etiketa sistemak, agenda eta balantza elektronikoak, etab.)
  • Teknologia hobekuntzekin loturiko aholkularitza (diruz lagundu daitekeen gehienezko oinarria idatz zati honetan: 700 euro)
  • Web-ak diseinatzea.
Dirulaguntza honen xede diren ekipo informatikoak salmenta puntuan egon beharko dira fisikoki kokatuak.
Ez dira joko diruz laguntzeko modukoak ez tabletak, ez telefono mugikorrak; ez informatika ekipoak, ez softwareak, horiek saltzea beren jardueraren barruan duten enpresek eskuratzen dituztenean.
b) Lokalaren ekipamendu fisikoarekin lotuak:
  • Lokalak egokitzeko obrak.
  • Jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak eta/edo ekipamenduak/instalazioak.
  • Errotuluak, eguzki oihalak eta saretak.
  • Marken erregistroa.
  • Kanpoko zerbitzuak eta/edo aholkularitza bereziko zerbitzuak.
  • Irudi korporatiboa diseinatu eta garatzea.
Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txandaketa Programan, biek horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, parte hatu duten edo parte hartzen ari diren onuradunek baino ezingo dituzte baliatu 2.b. idatz zatian zehazturiko gastuak.

Aurkezteko tokia eta epea

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo deialdiaren 9.1 artikuluan ezarritako gainerako lekuetan, iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta hura argitaratu eta 30 egun natural igaro arteko epean.

Epearen amaiera data: 2018ko maiatzaren 21a (egun hori barne)
Berariazko oinarriak: ALHAO 45zk. – 2018 apirilak 20

Azken berriak