45 urtetik gorakoak ostalaritza eta merkataritza sektoreetan kontratatzeko laguntzak 2021 [Donostia]

HELBURUA: Kontratazio laguntzak sustatu eta bideratzea, 45 urtetik gorako donostiar langabetuak laneratzea bultzatzeko, jarduera zentroa Donostian daukaten eta ostalaritza eta merkataritza sektoreetan diharduten enpresetan.

NORI ZUZENDUTA: Jarduera zentroa Donostian daukaten, ostalaritza eta merkataritza sektoreetan diharduten eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dauden enpresak, honako jarduera hauetako batean: Ostalaritza: 67. edo 68. epigrafean; Merkataritza: 64. edo 65. epigrafean; Zerbitzuak: 971, 972, 973 edo 975. epigrafean.

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): 8.400 €

ESKAERA AURKEZTEKO EPEAOinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2021/12/31ra arte.

GASTU ONARGARRIAKOro har, diruz laguntzen den jarduerari zalantzarik gabe lotuta dauden eta Oinarrietan ezarritako epean egin diren gastuak onartuko dira diruz laguntzeko moduko gastu gisa.

DEIALDIAREN EPEA: Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2021/12/31ra arte.

Azken berriak