[BIZKAIA] ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEA 2020

Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea.

Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2020ko Programa bi jarduera-arlo hauen bidez gauzatuko da:

  1. arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
  2. arloa: Enpresa berritzaile berriak.

 Zertarako ematen da diru-laguntza?

1. arloa: Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.

2. arloa: Enpresa berritzaile berriak sortzea.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaile berriek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • 1. arloa: bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak; produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
  • 2. arloa: enpresa berria sortzeagatiko prima; enpresa eratzea eta abiaraztea; azoketan erakusle gisa parte hartzeko eta parte-hartze horri lotutako bidaietarako; marketin-plana; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea; teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.

1. eta 2. arloa: lagunduko diren gastuak 2019ko urtarrilaren 1aren eta 2021eko abenduaren 31ren artean garatu eta ordaindu behar dira

Norentzat?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren Bizkaiko pertsona fisikoak.
  • Bizkaiko Enpresa berritzaile berriakEJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 7 lanpostu dituztenak, enpresa berriak sustatzen dituztenak.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 7 lanpostu dituztenak, eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere Beaz, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.

Erakunde hauek eskuratu ditzakete 2. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Bizkaiko Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2017ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.

Eskabideak

1. arloa eta 2. arloa (1. deialdia): 2019ko otsailaren 10etik martxoaren 12ko 13:30era

1. arloa eta 2. arloa (2. deialdia): 2019ko ekainaren 22tik irailaren 10eko 13:30era

Informazio gehiago

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....