30 Urte baino gehiagoko luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko diru laguntza. 2019ko laguntza-deialdia

Xedea

30 urte edo gehiagoko luzaroko langabeak laneratzea, abian jarriz laguntza-programa bat, diruz lagunduko duena EAEko lantokietan halako pertsonak kontratatzea.

Deialdi honen ondoreetarako, luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

Lan-kontratuak mugagabeak edo 6 hilabetetik gorako aldi baterakoak izan behar dira, lanaldi osoan edo partzialekoan (lanaldia, gutxienez, % 70koa).

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea; ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.

Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2020ko azaroaren 21ean amaituko da ezein kasutan.

Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.800 € 12.000 € 14.400 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.600 € 9.000 € 10.800 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 3.000 € 7.500 € 9.000 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.520 € 6.300 € 7.560 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia 5.520 € 13.800 € 16.560 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) 4.140 € 10.350 € 12.420 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad 3.450 € 8.625 € 10.350 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios 2.898 € 7.245 € 8.694 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2019. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2019. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 13.200 € 15.840 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 9.900 € 11.880 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.250 € 9.900 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.930 € 8.316 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 14.400 € 17.280 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 10.800 € 12.960 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 9.000 € 10.800 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 7.560 € 9.072 €

Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 24.000 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 18.000 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 15.000 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 12.600 €

Kontratazioek enplegu-sorkuntza garbia eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, eta, kalkulu hori egiteko, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Enplegu-sorkuntza garbiaren baldintza betetzeari dagokionez, batez besteko plantilla kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
  • Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.

Informazio gehiago

     

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...