2020an autonomoen enplegua sustatzeko dirulaguntzak [Nafarroa]

Nori zuzendua

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan – Nafar Lansaren (SNE-NL) izena emana duten eta autonomo gisa jardun nahi duten autonomoei.

Epea

2020-02-25etik 2020-11-30era.

HILABETEKOA da eskabideak aurkezteko epea, Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo dagokion elkargo profesionaleko mutualitatean alta eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere gastu-baimena NAOn argitaratu baldin bada. Argitaratu ez bada, hilabetekoa da epea, baimena ofizialki argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  • Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera emandako altei dagozkien eskabideak hurrengo urtean aurkeztu behar dira, hilabeteko epean, NAOn gastu-baimena ofizialki argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
  • Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren kontura ekingo zaie Langile Autonomoen Erregimen Bereziko edo dagokion elkargo profesionalaren mutualitateko altei, aurreko urteko azaroaren 1etik jarduneko urteko urriaren 31ra artekoei.

Zenbatekoa

Zenbateko aldakorrekoa da dirulaguntza (2.000 eurotik gorakoa), langile autonomo gisa lanean hasten denaren egoera pertsonala zein den.

Honako hauek dira dirulaguntzen zenbatekoak, taldeka sailkatuta.

  • Orokorrak: 2.000 euro
  • 30 urte edo gutxiago dituzten gazteak: 2.200 euro
  • 45 urtetik gorakoak: 2.200 euro
  • Luzaroko langabeak: 2.200 euro
  • Emakumeak: 2.500 euro
  • Desgaituak: 3.000 euro
  • Gizarte Inklusioko Errentaren edo antzeko prestazioren baten hartzaileak: 3.000 euro
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak: 3.500 euro

Onuradunen bat aipatutako talde horietako batean baino gehiagotan sartzen bada, zenbateko handieneko dirulaguntza emango zaio.

Ekintzailetza ahalik eta ondoen gauzatu dadin, ikastaroak eta aholkularitza eskaintzen ditu SNE-NLk Iturrondoko egoitzan, bai eta CEINen eta tokiko garapenerako eta enplegurako eragile hauen bidez ere: Eder, Cederna Garalur, Teder eta Zona Media.  Informazio gehiago, hemen: http://www.navarraemprende.com/

Azken berriak