2019 DEIALDIA EKINTZAILEEI LAGUNTZEKO ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO [EUSKADI]

Xedea

2019an enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere diru-laguntza norbere izenean eskatzen bada.

2018ko urriaren 5etik 2019ko ekainaren 28ra arteko epean, enpresa-jarduera bat abiarazi dutenak eta berau sendotzen ari direnak.

Betekizunak eta merezimenduak

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
  • EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2018ko urriaren 5etik 2019ko ekainaren 28ra arteko epean.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
  • Aurreko deialdietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar baten onuradun ez izatea.
  • Autoenplegurako beste diru-laguntzarik jaso ez izana
  • Baldintza horiei eutsi beharko zaie, gutxienez, diruz laguntzeko epea amaitu arte (6 hilabete).

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du.

Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.

Diru-laguntza ez da inola ere 6.000 €-tik gorakoa izango Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila osatzen duten kideen multzorako. Muga hori aplikatu behar bada, kalkulu hau egingo da bazkide bakoitzak jaso beharreko diru-laguntzan: 6.000 € zati eskatzaile-kopurua (deialdi honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte).

Diruz lagundu ahal izango dira enpresa sortu berri bat sustatzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko gastu hauek (beharrezkoak enpresa-proiektua sendotzeko):

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere kontura dauden langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak.

b) Proiektuarekin loturiko komunikazio-gastuak: Publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua.

c) Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebook sustatzeko zerbitzuen kostua.

d) Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak…) eta coaching-gastuak.

d)Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa martxan jartzearekin lotura dutenak.

f) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea familia-etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide partaide.

a), d) eta f) letretan adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 6 hilabeteko epean egindako gastuak, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 6 hilabete horiek hartuko dira diruz lagundutako alditzat.

b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira deialdi 2018/10/05etik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 6 hilabeteko epera arte, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Informazio gehiago

     

Azken berriak