2016 deialdia ekintzaileei laguntzeko enpresa-jarduerak sendotzeko

Xedea

2016an enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere diru-laguntza norbere izenean eskatzen bada.

2015ko abuztuaren 28tik deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean enpresa-jarduera bat abiarazi dutenak eta berau sendotzen ari direnak.

Betekizunak eta merezimenduak
  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
  • EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2015eko abuztuaren 27tik deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko epean.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2015eko uztailaren 23an emandako ebazpenaren bidez argitaratu zen (EHAA, 2015-08-27) 2014 ekitaldiko deialdiaren baitan mota honetako laguntzarik jaso ez izana.
  • Baldintza horiei eutsi beharko zaie, gutxienez, diruz laguntzeko epea amaitu arte (6 hilabete).
Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du.

Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.

Diru-laguntza ez da inola ere 6.000 €-tik gorakoa izango Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila osatzen duten kideen multzorako. Muga hori aplikatu behar bada, kalkulu hau egingo da bazkide bakoitzak jaso beharreko diru-laguntzan: 6.000 € zati eskatzaile-kopurua (deialdi honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte).

Diruz lagundu ahal izango dira enpresa sortu berri bat sustatzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko gastu hauek (beharrezkoak enpresa-proiektua sendotzeko):

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere kontura dauden langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak.
  • Proiektuarekin loturiko komunikazio-gastuak: Publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua, inprimaketa eta publizitatea eskuz banatzea.
  • Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebook sustatzeko zerbitzuen kostua.
  • Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak…) eta coaching-gastuak.
  • Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa martxan jartzearekin lotura dutenak.

Gastuak sei hilabetez lagunduko dira diruz, diru-laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. 6 hilabete horien epea joko da diruz lagundu daitekeen epetzat.

Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Aplikatu beharreko araudia
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Interesdunek Lanbiden egin behar dute zuzenean eskaera. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, EHAAn deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Ondasun-erkidego baten edo Sozietate Zibil baten kide diren eskatzaileek eskaera bakarra egingo dute, norberaren izenean. Kasuan kasuko erkidego edo sozietateko kide bakoitzak egingo du, eta, edozein kasutan, aldi berean aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...