2015eko Lehen Aukera Programa

  • Deialdia

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere, beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea, eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

  • Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak

a) 30 urtetik beherakoak izatea.
b) Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
c) Honako titulazio hauetakoren bat izatea:

• Unibertsitate-lizentzia edo gradua, Ingeniaritza, Arkitektura.
• Unibertsitate-diploma, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa.
• Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
Gazte Bermea Sistemaren datu- basean identifikatuta daudenei lehentasuna emango zaie hautaketa-prozesuan. http://www.empleo.gob.es/es/garantiajuvenil/accesoJovenes.html

  • Hautatze-prozesua

LANBIDE automatikoki aukeratutako pertsonekin kontaktuan jarriko da.
Automatikoki ez bada inor aukeratzen, LANBIDEk bere web-orrian lan eskaintzak argitaratuko ditu, eta baldintzak bete dituztenek interesaturik egonez gero, izena eman beharko dute.

  • Epea

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea, eta 2015eko azaroaren 30ean amaituko da.

  • Argibide gehiagorako:

Interneten:

http://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/lehen-aukera-bi/y94-general/eu/

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...