2016rako autonomoen kuotak eta lan arloan eta gizarte-segurantzan izango diren bestelako berritasunak

Joan den urtarrilaren 1etik aurrera igo egin da Langile Autonomoen Araubide Berezirako (LAAB) kuota. Aurtengo igoera % 1ekoa da, 2016rako Aurrekontu Orokorren Legearen arabera.

Autonomoentzako gutxieneko kotizazio-oinarria 893,10 eurokoa da, eta hori da, hain zuzen, norbere konturako langileen % 85ak aukeratzen dutena. Beraz, autonomoen hileko kuota 267,04 eurokoa izango da 2016an.

Sozietate-bazkide diren autonomoen kasuan, berriz, igoera 318 eurora iritsi da.

Gehieneko kotizazio-oinarriak ere gutxienekoaren neurri berean egin du gora: 3.606 eurotik 3.642 eurora igo da.

Jarduera-aniztasunean diren autonomoek, hau da, aldi berean besteren kontura eta norbere kontura kotizatzen ari direnek, autonomoen kuota murriztu ahal izango dute ez badute kotizatzen aldi baterako ezintasunagatik; kasu horretan hileko kuota 245,60 €-koa izango da. Era berean, 2016ko apirilaren 30era arteko epea izango dute Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorrari egindako bidegabeko ordainketen % 50 itzul diezaieten eskatzeko, bi araubideetan aldi berean kotizatu izanagatik, kotizatutako zenbatekoa 12.368,23 €-tik gorakoa baldin bada.

Ondoko taulan laburbilduta daude 2016rako langile autonomoek lan arloan eta gizarte-segurantzan izango dituzten berritasunak:

Gutxieneko kotizazio-oinarria €/hilean 893,10 € hilean
Gehieneko kotizazio-oinarria €/hilean 3.642,00 € hilean
47 urte edo gutxiago dituzten autonomoentzako kotizazio-oinarria ·        2016/01/01ean 47 urte baino gutxiago dituzten langileek gutxieneko eta gehieneko oinarri-mugen bitarteko kotizazioa hautatzeko aukera dute.

·         Era berean, oinarria finkatzeko aukera izango dute data horretan 47 urte dituzten langile autonomoek, baldin eta 2015eko abenduan hileko 1.945,80 €-ko edo gehiagoko kotizazio-oinarria izan badute edo Araubide Berezi honetan aipatutako datatik aurrera izena eman badute.

·         2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten langile autonomoek, hileko 1.945,80 €-tik beherako kotizazio-oinarria badute, ezingo dute aukeratu hileko 1.945,80 €-tik gorako oinarririk; salbuespen dira aukera hori 2016ko ekainaren 30a baino lehen gauzatuko dutenak, eta erabaki horren ondorioak urte bereko uztailaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean.

·         Halaber, ez dute oinarria finkatzeko muga hori izango negozio-titularraren alargun direnek, hura hiltzean negozioburu bilakatu eta 47 urterekin araubide berezi honetan izena eman behar izan dutenek.

48 urte edo gehiago dituzten autonomoentzako kotizazio-oinarria ·        2016/01/01ean 48 urte edo gehiago dituzten langileen kasuan, kotizazio-oinarria hilean 963,30 eta 1.964,70 € bitartekoa izango da.

·         Negozioaren titularraren alarguna izanik, hura hil delako negozioaren kargu egin eta araubide berezi horretan alta hartu behar izan badu 45 urterekin edo gehiagorekin, hilean 963,30 eta 1.964,70 € bitartean egongo dira oinarriak.

50 urtetik gorako autonomoentzako kotizazio-oinarria, 5 urtez edo gehiagoz kotizatu dutenena ·        Azken kotizazio-oinarria 1.945,80 €-koa edo txikiagoa bada, hilean 893,10 eta 1.964,70 € bitarteko oinarria kotizatu beharko du langileak.

·         Azken kotizazio-oinarria 1.945,80 €-tik gorakoa bada, hilean 893,10 € eta oinarri horren zenbatekoa gehi % 1 bitartean kotizatu beharko du; hilean 1.964,70 € arteko oinarria aukera dezake, horretara iristen ez bada.

Kotizazio-tasa Aldi baterako Ezintasuna (ABE) barne % 29,80 edo % 29,30 kontingentzia profesionalen aurreko babesa estalita izanez gero. Aldi baterako ezintasunagatiko babeserako estaldurarik ez duenarentzat, berriz, kotizazio-tasa % 26,50ekoa izango da.
Kotizazio-tasa Lan-istripuak (LI) eta Lanbide-gaixotasuna (LG) barne (ABErekin) Prima-tarifaren ehunekoak aplikatuko dira, abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera.
LI eta LG kotizatzen ez badira LI eta LG estaldurarik gabeko langile autonomoek % 0,10eko kotizazio gehigarria egingo dute hautatutako kotizazioaren gainean, haurdunaldiko arrisku-prestazioak eta edoskitze naturalak iraun bitarteko arrisku-prestazioak finantzatzeko.


Langile autonomo berrientzako Tarifa finkoa

Lan autonomoa sustatzeko Legea berriki indarrean sartu zenetik, autonomo berrientzako tarifa finkoa 50 eurora biribildu dute lehen sei hilabeteetarako. Gainera, langileak kontratatuko dituzten autonomoek ere tarifa hori erabiltzen jarraitzeko aukera izango dute.

Azken berriak