|
Laguntza hauek 3.255.000 €ko guztizko aurrekontua dute, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzetan oinarritu dira eta hauen osagarri gisa banatuko dituzte establezimenduen artean:
- 1-3 langile dituzten establezimenduak: 3.000 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.000 € Bilboko Udalak)= Guztira 4.000 €
- 4-10 langile dituzten establezimenduak: 3.500 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.250 € Bilboko Udalak) = Guztira 4.750 €
- 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.500 € Bilboko Udalak) = Guztira 5.500 €
2.800 establezimendu Bilbon
Bilbon, jardueren nahiz establezimenduen artean dauden aldeak kontuan hartu gabe, 2.800 establezimendu inguru izan daitezke laguntza-deialdi honen onuradun.
Aldi berean, aintzakotzat hartu behar da establezimendu bakoitzaren langile-kopurua, Eusko Jaurlaritzaren aginduan zehaztutako tarteen arabera. Ildo horretan, aurrekontua honela banatuko litzateke:
- 1-3 langile dituzten establezimenduak: 1.400 establezimendu kalkulatu dira X 1.000 €/enpresa = Guztira 1.400.000 €.
- 4-10 langile dituzten establezimenduak: 980 establezimendu kalkulatu dira X 1.250 €/enpresa = Guztira 1.225.000 €.
- 10 langiletik gorako establezimenduak: 420 kalkulatu dira X 1.500 €/enpresa = Guztira 630.000 €.