Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du merkataritza-ganberekin merkataritza elektronikoa sustatzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak prestakuntzako eta aholkularitza teknologikoko programa garatuko du txikizkako saltokientzat. Horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-ganberekin merkataritza elektronikoren arloko programa bat sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiei zuzenduta.

Lehenengo fasean programaren berri emango da eta txikizkako saltokiak erakarriko dira marketin jardueren eta programa hedatzeko ekintzen bidez, harik eta programan parte hartuko duten saltokiak hautatu arte.

Hortik aurrera, hurrengo etapan, prestakuntzako eta tutorizazioko jarduerak egingo dira negozioen eta horiek kudeatzen dituzten pertsonen digitalizazio-mailara egokituta, eta aholkularitza teknologikoa eskainiko da eta aplikazioak ezarriko dira. Azkenik, merkataritza elektronikoa ezartzeko prozesuaren faseen arabera, (ezarpena, optimizazioa eta sare sozialetan eta kanpoko webetan sendotzea), diseinatutako soluzioak ezarriko dira.

Programara 1.100.000 euro bideratu dira. 2015ean eta 2016an 1.188 saltokik jo zuten “comercioelectronico.eus” Programara; gehienak ehun-gaiekin eta osagarriekin lan egiten dutenak, eta ondoren etxeko ekipamendua eta elikagaiak saltzen dituztenak.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....