Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EUS-COMMERCE 2019 programa onartu du Euskadiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak txikizkako saltokientzat prestakuntzako eta aholkularitza teknologikoko EUS-COMMERCE 2019 programa, 1.100.000 eurokoa, garatzeko hitzarmena onartu du. Programaren helburua da Euskadiko txikizkako merkataritzaren formakuntza eta aholkularitza teknologikoa ziurtatzea merkataritza elektronikoa eta eraldaketa digitala sustatzeko.

EUS-COMMERCE 2019 programaren helburu espezifikoen artean daude Euskadiko merkataritzan digitalizazioa areagotzea eta Euskadiko merkataritza elektronikoa sustatzea eta sendotzea.

Teknologia berriak sartzea Euskadiko hurbileko merkataritza tradizionalaren ereduaren lehiakortasunerako eta biziraupenerako elementu estrategikoa da. Programaren bidez negozio-eredu lehiakorrago bati arrakastaz aurre egin ahal izateko erremintak, ezagutzak eta trebeziak ematen zaizkio merkatariari.

Lehenengo bi edizioetan programak hitzarmenetan ezarritako helburuak bete ditu, eta 390 ziren Euskadin egiteko ezarpenak (80 Araban, 180 Bizkaian eta 130 Gipuzkoan). Ondoren, beste 200 ezarpen gauzatu ziren bigarren fase batean, eta erabiltzaile aurreratuak sartu ziren.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...