Tarifa finkoa duten Nafarroako autonomoen % 75ek bere jarduerari eusten dio

Madrilgo Gobernuak ekintzailetasuna eta autoenplegua sustatzeko abian jarritako ‘50 euroko’ tarifa finkoaren onuradun izan diren Nafarroako autonomo gehienek lanean jarraitzen dutela ziurtatu du Juan Carlos Equizak, Enpresaburu eta Langile Autonomoen Elkarteen Federazioko (ATA) Nafarroako lehendakariak.Erakundearen datuen arabera, Foru Erkidegoko 8.773 autonomo berrik hautatu dute hobaridun kotizazio hori 2013aren hasieran indarrean sartu zenetik.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...