Profesionalen PFEZ atxikipena % 19tik % 15era murriztuko da

Gobernuak PFEZ atxikipenaren beherakada onartu du. Orain arte % 19koa izan da profesional gehienentzat, baina 2015eko uztailaren 1etik aurrera, % 15era jaitsiko da. Atxikipen hori profesionalen fakturetan aplikatzen da, beste enpresa eta profesional batzuei zerbitzuak eskaintzen zaizkienean.

2014an % 21ekoa zen atxikipen hori eta 2015ean % 19ra jaitsi zen. Gainera, 2016an % 18ra jaistea aurreikusten zen.

Honako hauek dira % 19ko atxikipen hori aplikatzen ez duten salbuespenak:

  • Fakturan % 15eko atxikipena aplikatuko da aurreko ekitaldian profesionalen etekin osoak 15.000 € baino txikiagoak izan badira eta, ekitaldi horretan, 15.000 €-tik beherako diru-sarrera horiek jarduera ekonomikoetatik eta laneko jardueretatik eratorritako etekin osoen % 75 gutxienez osatzen dutenean.
  • % 9ko atxikipena aplikatuko da jarduera profesionala abiarazten denean, hura gutxienez bi urtez mantentzen bada eta aurretiaz jarduera profesionalik gauzatu ez bada.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...